15/10/2026
💚 Lizeoa komunitate handi baten proiektu sendoa da.
Langileak, familiak eta herritarrak gara Lizeoa osatzen dugun hiru hankak. Eta komunitate osoaren ordezkaritza kudeaketan egotea funtsezkoa da proiektua sendotzeko eta etorkizunera begira elkarrekin urratsak egiteko.
Edurne Baztarrikak argi dauka:
💬 «Komunitate handi baten proiektu sendo bat da Lizeoa eta kudeaketan komunitate osoaren ordezkaritza egotea garrantzitsua dela pentsatzen dut, proiektua sendotzeko eta euskara, euskalgintza eta herrigintza aurrera eramateko».
Horregatik, bazkide laguntzaile izatea Lizeoaren parte izatea ere bada: herritarren ahotsa gehitzea, erabaki guneetan parte hartzea eta euskararen zein herrigintzaren aldeko proiektu kolektibo hau indartzea.
💚 Lizeoa guztiona da. Elkarrekin eraikitzen dugu.
Eta zu, bazkide laguntzaile izan nahi duzu?
🔗 BIO-an duzu bazkide egiteko lotura zuzena, edo idatzi zure nabigatzailean: www.labur.eus/lizeolagun
?