Lizeoa

Lizeoa Ikastola

🎀✨ Bat-bateko bertsoak, ausardia eta irribarreak!Ikasturte amaierari begira, LH5eko eta LH6ko ikasleek bertso saio polit...
18/06/2026

🎀✨ Bat-bateko bertsoak, ausardia eta irribarreak!

Ikasturte amaierari begira, LH5eko eta LH6ko ikasleek bertso saio polita eskaini dute Juanba Berasategin. πŸ‘πŸŽΆ

Ikasturtean zehar landutakoa erakusteko aukera izan dute: papertxo batean ausaz jasotako bi oin abiapuntu hartuta, koplak osatu behar izan dituzte bat-batean, ikaskideen aurrean. πŸŽ™οΈπŸ˜„

Horretarako,aurrez ikasitako lau doinu erabili dituzte: Maritxu nora zoaz, Baldarrak, Ikusi nuenean eta Behin batian Loiolan (zaharra). 🎡

Ikasle hauek ikasturte osoan zehar bertsolaritza lantzen aritu dira astean ordubetez. Bidea, Bertsozale Elkarteko Joanes Ilarregirekin hasi zuten eta Andoni Rekondorekin amaitu dute, eta bukatzeko, ikasitakoa oholtza gainean erakutsi dute.

Zorionak ikasle guztiei egindako lanagatik eta erakutsitako ausardiagatik! πŸ’šπŸ‘

?

πŸ’šπŸ« Urtero egin ohi dugun moduan, LH2ko ikasleak Donibaneko eraikin nagusia ezagutzera igo dira, datorren ikasturtean hem...
18/06/2026

πŸ’šπŸ« Urtero egin ohi dugun moduan, LH2ko ikasleak Donibaneko eraikin nagusia ezagutzera igo dira, datorren ikasturtean hemen hasiko baitute beren etapa berria.😊

Bisitan zehar, LH4ko ikasleen laguntza izan dute. Ikastolako txokoak erakutsi dizkiete eta datorren urtean aurkituko duten egunerokoaren inguruko azalpenak eman dizkiete. 🀝✨

Eraikina eta ikastolaren ingurune naturala ezagutu ondoren, LH2ko eta LH4ko ikasleak Arrokaundietara joan dira elkarrekin. Jolaserako, harremanak sendotzeko eta egun eder batez gozatzeko aukera izan dute bertan. πŸŒ³β˜€οΈπŸ˜„

Etapa berrirako prestatzen, lagun artean eta ilusioz! πŸ’š

πŸ“Έ Argazki gehiago www.lizeoa.eus atarian

?

β˜€οΈπŸ’¦ Ikasturte amaieran: ur festak!Ikasturtea amaitzear da, eta eguzkiaren indarrak lagunduta, ur festak iritsi dira gure...
18/06/2026

β˜€οΈπŸ’¦ Ikasturte amaieran: ur festak!

Ikasturtea amaitzear da, eta eguzkiaren indarrak lagunduta, ur festak iritsi dira gure ikastoletara! 😎🌊

Irudi hauetan Lezoko ikastolako LH1eko eta LH2ko ikasleak eta Trintxerpeko ikastolako txikienak ikus ditzakezue. Ur jolasetan, freskatzen eta primeran pasatzen. πŸ’™πŸ˜„

Beroari aurre egiteko modu bikaina, lagunartean gozatzeko aukera ederra eta... oporren usaina sumatzen ari garela iragartzen duen seinale ezin argiagoa! πŸŒˆπŸ¦πŸ–οΈ πŸ’š

πŸ“Έ argazki gehiago www.lizeoa.eus atarian

?

πŸ’šπŸ‘¨β€πŸ‘©β€πŸ‘§β€πŸ‘¦ Tartetxo bat gurekin ekimena aurrera! Azken asteotan ere hainbat familia ikasgeletara gerturatu dira haurrekin ...
17/06/2026

πŸ’šπŸ‘¨β€πŸ‘©β€πŸ‘§β€πŸ‘¦ Tartetxo bat gurekin ekimena aurrera!

Azken asteotan ere hainbat familia ikasgeletara gerturatu dira haurrekin une bereziak partekatzera. Eskerrik asko guztioi zuen denbora, ilusioa eta jakintza gurekin partekatzeagatik! πŸ™Œβœ¨

🌱 Lezoko ikastolan, baratza komunitarioan aritu dira, tomateak eta letxugak landatzen, naturarekin eta auzolanarekin lotura estutuz.

πŸŽ¨πŸ“šπŸŽΆ Trintxerpeko ikastolan, berriz, marrazkiak, musika, ipuinak eta beste hainbat jarduera egin dituzte, umeei esperientzia aberasgarriak eskainiz.

Familien parte-hartzea gure hezkuntza proiektuaren oinarrietako bat da, eta horrelako uneek komunitatea egiten dute. πŸ’š

Segi horrela, guraso! Zuen ekarpena altxor bat da. πŸ‘πŸ˜Š

?

πŸŽ“πŸ’š Zorionak, BATX2ko ikasleei!Gure BATX2ko ikasle guztiek gainditu dute Unibertsitatean Sartzeko Proba. πŸ‘πŸ“šβœ¨ Ohiko deiald...
15/06/2026

πŸŽ“πŸ’š Zorionak, BATX2ko ikasleei!

Gure BATX2ko ikasle guztiek gainditu dute Unibertsitatean Sartzeko Proba. πŸ‘πŸ“šβœ¨

Ohiko deialdira aurkeztutako ikasle guztiek USaP gainditu dute, eta harro gaude egindako lanarekin, erakutsitako ahaleginarekin eta urte hauetan izan duzuen konpromisoarekin.

Orain, atseden hartzeko eta merezitako uda gozatzeko garaia da. β˜€οΈπŸŒŠ Eta, batez ere, etapa berri bati ilusioz eta ausardiaz ekitekoa.

Zorionak guztiei! πŸ’š Uda ona pasa dezazuela, eta zorterik onena zuen etorkizuneko ibilbide akademiko eta pertsonaletan. πŸ€πŸš€

?

115 ikastola, herri bat. πŸ’šπŸ§©πŸ«Baxoa euskaraz!Gaur Matematikako azterketa euskaraz egin duten ikasleei gure aitortza eta ba...
12/06/2026

115 ikastola, herri bat. πŸ’šπŸ§©πŸ«

Baxoa euskaraz!

Gaur Matematikako azterketa euskaraz egin duten ikasleei gure aitortza eta babesa adierazi nahi diegu. πŸ‘πŸ“šβœοΈ Urrats garrantzitsua da, etorkizuneko belaunaldientzat bide berriak irekitzen dituelako eta euskaraz ikasteko eskubidea hasieratik bukaeraraino bermatzeko bidean aurrerapauso bat delako. 🌱✨

Baina gaurko mezua harago doa. Ikastolak herriz herri sustraitutako hezkuntza proiektuak gara, eta aldi berean, sare bereko kide: 115 ikastola, herri bat. 🀝🏽🏑🌍 Komunitatearen parte-hartzea, auzolana, konpromiso soziala eta etengabeko berrikuntza ped**ogikoa dira gure proiektuaren oinarriak πŸ’¬πŸ’‘πŸ’š

Azken hilabeteotan Nafarroako ikastolek eta bereziki Lodosako Ibaialde Ikastolak jasotako babesak sare honen indarra erakutsi du: ikastola baten etorkizuna jokoan d**oenean, herri oso batek erantzuten du. β€οΈπŸ«‚

Erronka digital, sozial, ped**ogiko eta linguistiko berrien aurrean ere, elkarlanean jarraituko dugu, Euskal Herritik sortutako eta Euskal Herriarentzat eraikitako hezkuntza proiektua sendotzen. πŸš€πŸ“–πŸ—£οΈ

Egunez egun eta herriz herri, herri bat euskaraz josten jarraituko dugu. πŸ§΅πŸ’š

?

πŸ’š Ongi etorri, familia berriak!Aste honetan Lizeoan datorren ikasturtean gure komunitatera batuko diren familia berrieki...
12/06/2026

πŸ’š Ongi etorri, familia berriak!

Aste honetan Lizeoan datorren ikasturtean gure komunitatera batuko diren familia berriekin elkartzeko aukera izan dugu. Bilera honetan, ikastolaren nortasuna, eginkizuna eta antolaketa partekatu ditugu, eta baita datorren ikasturte hasierari begirako lehen azalpenak ere.

Elkar ezagutzeko eta Lizeoa zer den azaltzeko unea izan da. Izan ere, Lizeoa euskaratik eta euskaraz eraikitako hezkuntza proiektu komunitarioa da; parte-hartzea, elkarlana eta pertsona bakoitzaren garapen integrala oinarri dituena.

Eskerrik asko bileran parte hartu zenuten guztioi zuen interesa, konfiantza eta gertutasunagatik. Poz handia da familia berriak gure bidelagun izatea.

Ongi etorri Lizeora. Elkarrekin egingo dugu bidea! πŸ’š

?

PLAZARA! πŸ—žοΈπŸ’šEskerrik asko gure 50. urteurreneko ospakizunaren berri eman duzuen kazetariei. Plazara! jaialdian bizitakoa...
11/06/2026

PLAZARA! πŸ—žοΈπŸ’š

Eskerrik asko gure 50. urteurreneko ospakizunaren berri eman duzuen kazetariei. Plazara! jaialdian bizitakoa hitzetara ekartzen lagundu diguzue, eta gure komunitatearen historia, emozioak eta aldarriak jende gehiagorengana iristea ahalbidetu duzue.

Mila esker Urko Etxebesteri (Oarsoaldeko Hitza), Aitziber Mugari (Noticias de Gipuzkoa) eta Elena ViΓ±asi (El Diario Vasco) egindako lanagatik eta gurekin batera mende erdiko bide hau kontatzeagatik. πŸ’š

Duela 50 urte badiaren inguruan amets bat izan zen hura, gaur ere bizirik d**o. Eta zuek ere haren oihartzuna zabaltzen lagundu duzue.

? !

09/06/2026

πŸŽ₯ Sakatu play eta bizi berriro pasa den larunbateko une berezi haiek

PLAZARA! πŸ’šβœ¨

Eskerrik asko Plazara! posible egin zenuten guztioi.

πŸ’š mende erdia aurretik πŸ’š

?

Address

Larrabide 5

20110

Alerts

Be the first to know and let us send you an email when Lizeoa posts news and promotions. Your email address will not be used for any other purpose, and you can unsubscribe at any time.

Contact The University

Send a message to Lizeoa:

  • Want your university to be the top-listed University?

Share