Gipuzkoako Batzar Nagusiak

Llamar Cómo llegar Página web

Gipuzkoako Batzar Nagusiak Información de contacto, mapa y direcciones, formulario de contacto, horario de apertura, servicios, puntuaciones, fotos, videos y anuncios de Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Miramon Pasealekua 164, Donostia/San Sebastián.

MUSIKA GELAN DENENTZAT D**O TOKIAEuskadiko Orkestrak aurkeztu du 2026-2027rako haur eta gazteentzako musika egitaraua, f...
15/10/2026

MUSIKA GELAN DENENTZAT D**O TOKIA

Euskadiko Orkestrak aurkeztu du 2026-2027rako haur eta gazteentzako musika egitaraua, familientzako ikuskizunak barne. Musika nahi duten guztiei heltzeko aukera emango du edizio berriak, 7.000 neska-mutil espero dituztelarik kontzertuetan. Batzar Nagusiek urteroko legean babestu egiten dute ekimen hau, besteak beste Juan Crisostomo Arriaga ezagutarazten duena.

Musika Gela edizioaren berri
https://www.euskadikoorkestra.eus/berriak/euskadiko-orkestraren-2627-musika-gelak-kulturarako-irisgarritasuna-aldarrikatzen

De las cinco producciones propias de Euskadiko Orkestra una está dedicada al compositor vasco Juan Crisóstomo Arriaga. Las Juntas Generales de Gipuzkoa, junto con otras instituciones, apoyan Musika Gela. En la presentación de la edición 2026-2027 el presidente de las Juntas, Xabier Ezeizabarrena, ha destacado la importancia de la música para construir una cultura de la belleza, la solidaridad y el humanismo, mencionando a al propio Arriaga (Bilbao, 1806 – París, 1826) y al mundialmente reconocido tenor Isidoro Fagoaga (Bera, 1893 – Donostia, 1976).

Hona Batzar Nagusietako buru Xabier Ezeizabarrenaren aurkezpen-hitzak:

“Egun on eta eskerrik asko Euskadiko Orkestrari Batzar Nagusien izenean. Musika Gelaren beste edizio bat.
Saio ugari egitarauan, musikari handiak, tartean gure Arriaga. Gazte-gazterik isildu zen euskal konposatzailea, orain 200 urte. Baina arrastoa utzi zuen.

Eta aipatu nahi dut arrastoa utzi zuen beste euskal artista bat, aurten 50 urte hil zena, Donostian: Isidoro Fagoaga, Berako semea. Jesus Guridik Bilbon entzun zuen Fagoaga gaztea, hasten ari zela, eta “Amaya” operako Teodosio kantatzeko eskatu zion. Aurki zen Wagnerren munduko tenor onenetakoa. Milango Scalan Toscanini Maisuarekin 11 denboralditan jarraian abestu zuen.

Umetan ereindako musika-zaletasuna altxorra bilakatu zitzaion Fagoagari. Altxorra, edertasun estetikoaren gailurretara igotzeko eta altxorra, etikaren konpromisora lotzeko. Fagoagak, bere onenean eta puri-purian zegoela, alde egin zuen Italiatik. Han zebilen Gernika bonbardatu eta erre zutenean, eta protesta egin zuen Mussoliniren aurka. Italiako erregimen hura Francorekin bat eginda zegoelarik, Fagoagak ezin zuen jarraitu Euskadin ezer gertatu ez balitz bezala.

Arriagak eta Fagoagak erakusten digute musikan errotzen denak hegoak zabal ditzakeela, bizitzeko zentzua elkartasunean bila dezakeela indibidualismoa alboratuz, gozabidea eta gizabidea bateratuz, eta kultura jasoz. Gaur, herrien askatasun eta demokraziei begiratuta, musika onaren edertasuna eta gizabidea behar ditugu. Musika Gelak izan daitezela edertasun, elkartasun eta gizabidearen eskola euskal neska-mutilentzat.”

MUGIKORTASUN, TURISMO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO BATZORDEA- Ebazpen-proposamena, Urola Garaia, Goierri eta Donostia lotze...
15/10/2026

MUGIKORTASUN, TURISMO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO BATZORDEA

- Ebazpen-proposamena, Urola Garaia, Goierri eta Donostia lotzen dituen GO07 Lurraldebuseko linearen zerbitzu guztiak Legazpin geldialdia egiteari buruzkoa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua
Propuesta de resolución para que todos los servicios de la línea GO07 Lurraldebus que une Urola Garaia, Goierri y Donostia hagan una parada en Legazpi, presentada por el grupo juntero EH Bildu

- Ebazpen-proposamena, Loiuko aireportuko autobusetako -eserleku fantasmei- buruzkoa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua
Propuesta de resolución sobre los -asientos fantasma- en los autobuses del aeropuerto de Loiu, presentada por el grupo juntero EH Bildu

Bideoa https://jggipuzkoa.seneca.tv/watch?id=NWVlNmY4MDMtODhmMy00ZDkxLThkYWEtN2FjNDAxMzIxMWNm

OSOKO BILKURA - Ebazpen-proposamenaren eztabaida eta bozketa, Irungo Bentak, Behobia eta Biriatu arteko AP-8 autobideare...
14/10/2026

OSOKO BILKURA

- Ebazpen-proposamenaren eztabaida eta bozketa, Irungo Bentak, Behobia eta Biriatu arteko AP-8 autobidearen gaitasunari eta pilaketei buruzko azterlan tekniko eguneratua egiteko -hirugarren erreia egiteko aukera irizpide objektiboekin ebaluatu ahal izateko-, PPren batzarkide-taldeak aurkeztua

Debate y votaciónde la Propuesta de resolución para la realización de un estudio técnico actualizado sobre la capacidad y los episodios de congestión de la AP-8 entre Ventas de Irun, Behobia y Biriatou, para evaluar con criterios objetivos la posible ampliación a un tercer carril, presentada por el grupo juntero del PP

- Ebazpen-proposamenaren eztabaida eta bozketa, bidezkoa bada, Gipuzkoako Diputazioaren gizarte-babes sareko itxaron zerrendak murrizteari buruzkoa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua

Debate y votación de la Propuesta de resolución sobre la reducción de las listas de espera en la red de protección social de la Diputación Foral de Gipuzkoa, presentada por el grupo juntero EH Bildu

Bideoa https://jggipuzkoa.seneca.tv/watch?id=MTQwZTZkYTAtNzhjMy00ZmQ1LTg5NzQtYzEwMzNiNDI1MGU4

OGASUN ETA FINANTZA BATZORDEA- Itziar Agirre, Ogasun eta Finantza diputatuaren agerraldia, berak eskatuta, zerga aldaket...
09/10/2026

OGASUN ETA FINANTZA BATZORDEA

- Itziar Agirre, Ogasun eta Finantza diputatuaren agerraldia, berak eskatuta, zerga aldaketa jakin batzuk onesteko Foru Arau Proiektuaren berri emateko
Comparecencia de la diputada de Hacienda y Finanzas, Itziar Agirre, a petición propia, para informar sobre el Proyecto de Norma Foral que aprueba determinadas modificaciones tributarias

Bideoa https://jggipuzkoa.seneca.tv/watch?id=MTIzMDMyYzgtNGQwNy00NWQ5LWJjYzgtZGMxZDA5ZjRlZWJi

EUSKO LUR GAINEAN ZUTUNIK 90 URTE ETA GEROFrancok gerra lehertua zuen Errepublikako Gorteek Gipuzkoan, Bizkaian eta Arab...
08/10/2026

EUSKO LUR GAINEAN ZUTUNIK 90 URTE ETA GERO

Francok gerra lehertua zuen Errepublikako Gorteek Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban erreferendumez babestutako euskal Estatutua ia hiru urte geroago onartu zutenean, Valentzian, urriaren 1ean. Gerragatik ezin hauteskunderik egin eta urriaren 7an Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako zinegotziak Gernikako Juntetxera joan eta aho batez izendatu zuten Jose Antonio Agirre lehendakari.

Duela 90 urteko gertaera hura gogoratzeko ospakizun berezia izan da Gernikako Batzar Etxean, Imanol Pradales lehendakaria buru eta bertan izan da Euskadiko herri ordezkarien artean Xabier Ezeizbarrena, Gipuzkoako Batzar Nagusietako burua.

El 90 aniversario del nombramiento del lehendakari Jose Antonio Agirre y su jura del cargo en la Casa de Juntas de Gernika el 7 de octubre de 1936 y la constitución del primer Gobierno Vasco ya en plena gerra tras el alzamiento de Franco han sido motivo para rememorar el valor de la lucha por la libertad y la democracia del primer lehendakari de Euskadi y su gobierno en medio de la mayor injusticia que pueda padecer un pueblo, el de la guerra. El acto ha contado con la presencia de las autoridades vascas, entre ellas la del presidente de las Juntas Generales de Gipuzkoa, Xabier Ezeizabarrena.

1936ko Jaurlaritza

Agirre lehendakariak gerrari erantzuteko kontzentrazio gobernua eratu zuen hamaika sailekin. Agirre lehendakariak Defentsa hartu zuen bere gain, eta Justizia eta Kultura sailburu Jesus Maria Leizaola izendatu, Herrizaintzakoa Telesforo Monzon, Ogasun sailburua Heliodoro de la Torre, lau agintariok EAJ-PNVkoak; Industria sailburu Santiago Aznar, Lana, Aurreikuspena eta Komunikazioak, Juan de los Toyosen esku, Gizarte Laguntza sailburu Juan Gracia, hirurak PSOEkoak; Alderdi Komunistako Juan Astigarribia Herri lan sailburu; Izquierda Republicanako Ramon Maria Aldasoro Merkataritza eta Hornidura sailburu; Osasun sailburu Alfredo Espinosa, Unión Republicanakoa eta Arrantza eta Nekazaritza sailburu, EAE-ANVko Gonzalo Nardiz. Frankistek Espinosa sailburua fusilatu zuten 1937an eta Osasun saila Heliodoro de la Torre Ogasun sailburuaren esku geratu zen. 1939an erbestera joan zen Jaurlaritza. Parisen hil zen Agirre lehendakaria 1960an.

Eusko Jaurlaritzako lehendakaritza Leizaolaren esku iraun zuen erbestean eta diktadura amaitu zenean Euskadira itzuli zuen herriaren agintaritza, gaurdaino jarraitzen duena.

Gernikako ekitaldiaren bideoa IREKIAn: https://www.youtube.com/watch?v=pYYu_mkNynI

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO BATZORDEA- Maite Peña, Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuaren agerraldia, KABI...
07/10/2026

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO BATZORDEA

- Maite Peña, Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuaren agerraldia, KABIAk askatasun sindikala behin eta berriz urratu izana berresten duen sententziaren inguruan, EH Bildu batzarkide-taldeak eskatuta
Comparecencia de la diputada de Cuidados y Políticas Sociales, Maite Peña, en relación con la sentencia que ratifica la reiterada vulneración de la libertad sindical por parte de KABIA, a petición del grupo juntero EH Bildu

- Irizpide ematea ondorengo ekimena betetzearen inguruan: 28/2026 Ebazpena, Zainketa eta Gizarte Politiketako departamentuko zerbitzu eta zentroetan LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak bermatzeko politikak sustatzeari buruzkoa
Emisión de criterio en relación con el cumplimiento de la Resolución 28/2026, relativa a la promoción de políticas dirigidas a garantizar los derechos del colectivo LGTBIQ+ en los servicios y centros del Departamento de Cuidados y Políticas Sociales

Bideoa https://jggipuzkoa.seneca.tv/watch?id=ZmVlNWU2YzctMzJjOS00YWQzLWIwMDItZGY0MzdjYWQxMGJh

EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO BATZORDEA- Oxfam Intermoneko ordezkarien eta Malen Etxeko (Gipuzkoako emakume mig...
07/10/2026

EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO BATZORDEA

- Oxfam Intermoneko ordezkarien eta Malen Etxeko (Gipuzkoako emakume migratuen elkartea) ordezkarien agerraldia, Elkarrekin Gipuzkoa Podemosko talde mistoak deituta
Comparecencia de representantes de Oxfam Intermon junto con Malen Etxea (Asociación de mujeres migradas en Gipuzkoa), a petición del grupo mixto Elkarrekin Gipuzkoa Podemosko

Hizlariak: Sofia Marroquin, Oxfam Intermoneko kidea eta Silvia Carrizo, Malen Etxekoa.

Bideoa https://jggipuzkoa.seneca.tv/watch?id=YWYzYmMxNzEtODNlYS00ZDdjLTg3NTQtNmE2ZmUwMzNlM2Y3

GOBERNANTZA BATZORDEA- Irune Berasaluze, Gobernantza diputatuaren agerraldia, Diputazioaren suhiltzaile zerbitzuko guard...
05/10/2026

GOBERNANTZA BATZORDEA

- Irune Berasaluze, Gobernantza diputatuaren agerraldia, Diputazioaren suhiltzaile zerbitzuko guardia-burua Donostiako suhiltzaile etxean zuen bulegotik kanporatu izanaren inguruko azalpenak emateko, EH Bildu batzarkide-taldeak eskatua

Comparecencia de la diputada de Gobernanza, Irune Berasaluze, para dar explicaciones en relación con la expulsión del jefe de guardia del servicio de bomberos de la Diputación de su despacho en el parque de bomberos de Donostia, a petición del Grupo EH Bildu

Bideoa https://jggipuzkoa.seneca.tv/watch?id=NzIxMTZhN2UtMmI3YS00NjY0LThlZTQtZWJhMjhmNGQ0MTBm

KUTXA FUNDAZIOAREN PATRONATUA BERRITZENErakundeetarako, Gobernurako eta Araudirako batzordeak onartu du Kutxa Fundazioar...
30/09/2026

KUTXA FUNDAZIOAREN PATRONATUA BERRITZEN

Erakundeetarako, Gobernurako eta Araudirako batzordeak onartu du Kutxa Fundazioaren Patronaturako 12 kideko hautagaitza-proposamena, EH Bildu, EAJ-PNV eta PSE-PSOEk egina, hiru taldeen aldeko 11 botoekin atera delarik aurrera; PPk aurka bozkatu du eta Elkarrekin Gipuzkoa Podemosen talde mistoa abstenitu egin da.

La comisión de Instituciones, Gobierno y Reglamento ha aprobado la propuesta de doce candidatos y candidatas para los cargos de Patronos de la Fundación Kutxa con 11 votos favorables de EH Bildu, EAJ-PNV y PSE-PSOE ; el Partido Popular ha emitido su voto en contra y el grupo mixto de Podemos Elkarrekin Gipuzkoa se ha abstenido.

Onartutako proposamena Kutxa Fundazioaren esku utziko dute Batzar Nagusiek eta erabakia irmoa egiten denean lau urteko iraupena izango du izendapenak.

Kutxa Fundazioaren Patronaturako kideen proposamena https://www.bngipuzkoa.eus/WAS/CORP/DJGPortalWEB/expedientes_visor.jsp?legislatura=12&expgen=C&exppar=17&numexp=1721

Bideoa
https://jggipuzkoa.seneca.tv/watch?id=OTEyYjFhMjAtNmI1Ni00M2YwLWE4N2ItNTljYjc4YTkyZjll

Dirección

Miramon Pasealekua 164
Donostia-San Sebastián
20014

Teléfono

943244901

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando Gipuzkoako Batzar Nagusiak publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir