05/05/2026
Komunikazio estrategikoa TaPunturen ardatzetako bat da. Sinesten dugu komunikazioa gakoa dela proiektu eta erakundeek beraien helburuak lor ditzaten, baina horretarako ezinbestekoa da proiektuaren helburuekin ondo lerratutako estrategia bat osatzea, sormen pixka batekin ureztatu, eta estrategiari erantzungo dion ekintza-plana osatu eta koordinatzea.
Arlo honetako lantaldea indartzera goaz, komunikazio estrategikoko arduradun bat lantaldean txertatuz.
Gurekin lan egin nahi?
ZEREGINAK
Komunikazio estrategia eta planen sorrera.
Hedabideekin harremanak.
Komunikazio kanpainen sormena eta gidaritza.
Komunikazio korporatiboko proiektuen koordinazioa.
Edukien sorrera.
TaPuntuko proiektuetan komunikazio estrategikoa indartzeko komunikazio arduraduna bilatzen ari gara. Gurekin lan egin nahi baduzu...