14/10/2026
“Testugintzatik inprobisaziora: ahozko eta idatzizko komunikazio eraginkorraren gakoak” ikastaroa (VI. edizioa)
UNED-Bergarak, bere Berezko Ikastaroen bidez antolaturiko doako online ikastaro honetan, era guztietako komunikazio egoerak jorratuko dira, lan arlokoak zein sozial edo pribatuak.
Kontua ez da, beraz, ahozko edo idatzizko diskurtso “ederrak” egitea, lortu nahi duguna lortzen laguntzen diguten diskurtsoak egitea baizik. Hots, diskurtso egoki edo eraginkorrak.
Idatzizkotik abiatuko gara, testua delako diskurtso ororen oinarri eta horretantxe baititugu arazo gehienak. Testu eraginkorrak sortzeko, hiru alor landuko ditugu: sormen mekanismoak, diskurtsoa egituratzeko aukerak eta formulazio estrategiak.
🗣Irakaslea: Joxerra Garzia Garmendia, Filosofian eta Kazetaritzan lizentziatua, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatean doktore (EHU). Ahozkotasunaren eta bertsolaritzaren ikerketan aditua.
🗓 2026/11/13 - 2026/12/18
⏱ 15 ordu
💻Online
👉Doako ikastaroa
🗣Hizkuntza: euskara
⚠️ Plaza mugatuak
👉 Informazioa: https://komunikazioeraginkorra.cursospropiosbergara.eus/eu
UNED-Bergararen Berezko Ikastaroetan hainbat alorretako ikastaroak aurkituko dituzu.
Ez galdu aukera ¡!!
-----------